Ezaugarriak
Vitalek aukera ematen du ariketa fisikoa zentzuz agintzeko, bizi guztirako. Banakako entrenamenduak agindu ditzake, zure egoera fisikoa hobetzeko, bai maila funtzionalean, bai maila estetikoan. Gainera, Vitalek programa espezifikoak ditu hainbat patologia saihesteko eta tratatzeko.
Jarduera fisikoan lizentziadunek, sendagileek eta ingeniariek garatutako algoritmo matematiko ahaltsuen bidez, Vitale zure beharretara egokitzen da eta zurekin batera eboluzionatzen du, kontuan hartuta sasoian ote zauden, aldarte onean ote zauden, zenbat denbora daukazun, non entrenatu nahi duzun, zenbatean behin entrenatu nahi duzun, zer material daukazun, etab. Vitalek entrenamendu plan pertsonalizatu bat prestatuko dizu, eta plan hori hilero aldatuko da, zure bilakaeraren arabera.
Gainera, honako tresna osagarri hauek ere baditu Vitalek: jarraipen agendak, 3Dko anatomia liburutegia, test sortak, HD bideoak, etab. Era horretan, Vitalek zerbitzu globala eskain diezaieke era guztietako kirolariei (ohikoei zein kirola aldizka egiten dutenei), entrenatzaileei edo instalazioetako gestoreei.
Vitaleri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikus ezazu hurrengo bideoa.
Vitaleren abantailak
- Vitale zientzia da
- Vitale egokitzapena da
- Vitale osasuna da
- Vitale multimedia da
- Vitale unibertsala da
- Vitale betiko da
Vitale zientzia da
Vitalen kontuan hartzen ditugu komunitate zientifikoaren azken aurkikuntzak.
Vitale egokitzapena da
Erabateko malgutasuna kirola agintzeko garaian, egunez egun zure beharretara egokitzeko.
Vitale osasuna da
Zure osasuna edozein egoeratan babesteko eta hobetzeko sortutako algoritmoak.
Vitale multimedia da
Vitale unibertsala da

Behar duzun gauza bakarra Interneterako sarbidea da.
Vitale betiko da
Hilero zure entrenamendua aldatuko dugu. Ziklo desberdinak eta pertsonalizatuak betiko.